EKINTZAK

ADN PIRINIOAK, PIRINIO BIZIAK HEZKUNTZA SAREA: LANKIDETZA ETA PIRINIOETAKO ONDAREAREAREN BALORIZAZIOA

Pirinioen eta bere ondareen nortasuna balorizatzea eta ondare arloko bitartekaritzaz arduratzen direnen arteko lankidetza indartzea. Helburu espefizikoari lagunduko diogu, lurraldetik gure ondare komuna dena sorraraziz, lurralde modalitateak balorizatuz, kultura, gizarte eta historia dimentsioak barne hartuko dituen balio naturalak interpretatzeko prozesuaren bitartez, eta bitartekaritzaren sektorean aritzen diren pertsonen arteko esperientzien utualizazioa antolatuz.

 

1. EKINTZA: Proiektuaren kudeaketa

ADN Pirinioak, mugaz gaindiko Pirinio Biziak Hezkuntza Sarea (EPV) osatzen duten 60 estrukturak ordezkatzen dituzten 6 estruktura biltzen ditu. Proiektua Ligue pour la Protection des Oiseaux izenekoak koordinatzen du administrazio mailan.


2. EKINTZA: Komunikazioa

Ekintza bakoitzarekin batera, hartzaile objektiboei zuzenduta egongo diren komunikazio ekintza espezifikoak emango dira.


3. EKINTZA: Adin guztietako pertsonei, bertako herritarrei eta Pirinioak bisitatzen dituztenei, zuzendutako sentsibilizazio eta balorizazio tresna digital kanpaina.

Egitekoak: ADN Pirinioak erakusketa, 30 sentsibilizazio kanpaina, App-Mugikorra eta urruneko hezkuntza plataforma.

  1. PIRIBUS Pirinioetako Ondareari buruzko kanpaina ibiltaria jarriko da martxan. Kanpaina hori, Kataluniako Generalitateak dohainik jarri duen autobusean jasoko den erakusketan gauzatuko da. Kanpaina ibiltariak Pirinioetako 30 lurralde bisitatuko ditu: 12 etapa Frantzian, 10 Katalunian, 4 Aragoin eta 4 Nafarroan.
  2. APLIKAZIO MUGIKORRA+WEBGUNEA ADNPirinioak App-a ondare naturalaren interpretaziorako tresna bakarra izango da, kultura, historia eta gizarte dimentsioak integratuz.
  3. MOOC (Massive Online Open Courses) PLATAFORMA
    Urruneko hezkuntza plataforma gisa ulertzen da, Pirinioetako ondareen herri unibertsitate digital gisa, jende guztiari eta lanbidez ondare bitartekaritzarekin erlazionatuta daudenei, ondare horiei eta beraien balorizazioari buruzko prestakuntza eta trukatze tresnak eskainiz.

4. EKINTZA: Pirinioetako mendikate eskalan, ondare hezkuntzari buruzko orientazio estrategiko proposamenak eskaini nahi ditugu, lanbidez ondare alorreko hezkuntzarekin erlazionatuta dauden pertsonei zuzenduta. Mendikateko erakundeetan erantzukizuna dutenentzako jarraibideak ere izan nahi dute, ondareen balorizazioaren garrantziari buruz sentsibilizatzeko. 

5. EKINTZA: Pirinioetako ondareen koordinazio pedagogikoa, prestakuntza, ingurumen alorreko hezkuntzako eragileen egituraketa eta mutualizazioa. 
  • “Pirinioetako hezkuntza, ondareen balorizazioa eta turismoa” 2 mintegi.
  • EPV sarearen mugaz gaindiko 3 topaketa.
  • “Pirinioetako Ondarea” prestakuntza zikloa, bitartekaritzarekin modu profesionalean erlazionatutako pertsonentzat.

COFINANCIADORES / CO-FINANCEURS

Accessibility